Ihes-gela

“Euskal Alien Nazioa” ihes-gelan euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko duzue aretotik atera ahal izateko. Erronkari heltzeko prest?

Iraupena: Ordubete.
Jokalari kopurua: 2 lagun gutxienez eta 6 gehienez.
Adina: 15 urtetik aurrera. Taldean, gutxienez, adin nagusiko batek egon beharko du.
Prezioa: Doan
Egunak: Ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeak.
Ordua: 17:30 (10 minutu lehenago etortzea komeni da).
Zailtasuna: ⭐⭐⭐⭐☆

Zer da ihes gela bat?

Izenak berak dioen bezala, jolasaren muina espazio jakin batetik ihes egiteko modua aurkitzea da. Talde lanean oinarritzen da; horregatik, ihes gelatik irten ahal izateko, guztion artean zenbait proba eta asmakizun argitu beharko dituzue denbora mugatu batean. Erronka onartzeko prest?