“Hernanikomik”, euskarazko komiki berriak eta egileak ezagutzeko aukera

Euskarazko komikigintzari buruzko azoka ondu dute Hernaniko Atsegindegi plazan, azaroaren 17an eta 18an. Bertaratuek euskarazko komiki berriak ezagutzeko parada izango dute, baita egileak entzuteko eta ezagutzeko parada ere.

Azokatik, besteak beste, Uxue Alberdi eta Susanna Martin (Surfalaria) eta Mikel Begoña eta Iñaket (Hiru etxe Santa Monikan) igaroko dira.

Honatx Hernanikomik-en aurkeztuko diren komiki berriak:

Ostirala

17:30: Surflaria, Uxue Alberdi, Susanna Martin

18:00: Hiru etxe Santa Monikan, Mikel Begoña, Iñaket

18:30: Manga euskaraz, Mangaberri

19:00: Ño!, Maitane Gartziandia, Eli Pagola.

Larunbata

17:00: Iker eta Ixone, Gregorio Muro

17:30: Elur gorrituaren egunak, Amaia Telleria, Laida Ruiz.

18:00: Artxipielagoa, Martin eta Xabier Etxeberria, Sanvi.

18:30: Gora Euskal Herrientsak, Asisko

19:00: Memoriaren ibaia, Juan Luis Zabala, Mattin. Aurkezlea: Morau zuzeneko musikarekin

Informazio guztia, hemen.

Miren Agur Meabe, Xabier Gantzarain eta Goizalde Landabaso intimitateaz arituko dira Bilbon

Geroa hemen solas-zikloaren udazkeneko emanaldia ondu du Euskal Idazleen Elkarteak azaroaren 14an, Bilboko Kuna gunean, 19:30etik aurrera.

Miren Agur Meabe, Xabier Gantzarain eta Goizalde Ladabaso idazleek intimitatea izango dute hizpide.

Ondoko galderen inguruan arituko dira: “Zer da intimitatea? Nor da intimitatea? Noiz da intimitatea? Zertarako da intimitatea? Zenbat da intimitatea?”

Euskararen Etxeko Lantoki Kooperatiboan jarduteko bigarren deialdia, 2024-2025 urteetarako

Deialdi honetan bi eskari desberdin egiteko aukera egongo da; batetik, lantoki kooperatiboan lanerako espazio bat eskuratzeko aukera egongo da; eta bestetik, lantoki kooperatiboko bilera gelak modu jarraitu eta sistematikoan erabiltzeko eskaria egin ahal izango da.

  • Euskararen Etxeak desberdinen arteko elkarlana sustatu gura du lantoki kooperatiboaren bidez; era berean, baita euskarazko jardunari babesa eman ere.
  • Euskararen Etxeak euskararen sustapen eta hedapenean eragitea du helburu. Hori dela eta, lantoki kooperatiboan lan egiteko aukera izango dute euskara helburu edo misio duten entitate, elkarte edota norbanakoek.
  • Lantoki kooperatiboaren erabilera DOAKOA da.

Nork izan dezake lantegi kooperatiboan lan egiteko aukera?

– Euskararen alde eta euskaraz lanean ari den edozein entitate, elkarte edo norbanakok.

– Euskara bere jardunaren helburu edo misio nagusi duen edozein entitate, elkarte edo norbanakok.

Nola egin daiteke eskaria?

Eskariak aurkezteko epea: 2023ko azaroaren 7tik abenduaren 1era.

– Euskararen Etxean eskari bakoitza kasuan kasu baloratuko da eta posta elektroniko bidez helaraziko da erantzuna.

– Lantegi kooperatiboan lekua, gehienez, bi urterako esleituko da. Behin epe hori pasata, berriz egin beharko da eskaria.

– Entitate, elkarte edo norbanako bakoitzari, gehienez ere, lagun birentzako lanerako lekua esleituko zaizkio.

– Deialdiaren oinarriak ikusi.

Lantoki kooperatiboak eskaintzen duena:

– Lanerako espazioak honako baliabideak eskainiko dizkio langileari: wifia, entxufeak, lanerako mahai eta aulkia, eta norbere lanerako tresnak gordetzeko giltzapeko armairua aukeran.

– Inprimagailu-fotokopiagailua.

– Langileek Euskararen Etxeko sukaldea erabiltzeko aukera izango dute.

– Lantoki kooperatiboko langileen erabilerarako hiru bilera gela daude.

– Euskararen Etxeko bestelako aretoak erabiltzeko aukera. Areto horiek aurkezpenak, formazioak edota bilera jendetsuak egiteko aukera eskaintzen dute.

– Euskararen Etxeko harreran paketeak eta posta jasotzeko aukera.

Hirugarren Hi(ZKI)bridoa, azaroaren 23an: “Bertsolari bekatorosak”

Dom Campistron ilustratzailearen Bekatorosak lana abiapuntu izanik, bertsotan egingo dute Miren Amurizak eta Ane Labakak. Ilustratzaileak berak egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Ekitaldia azaroaren 23an izango da, Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera, sarrera doakoa da, eta Hi(ZKI)bridoak egitarauaren baitan egingo da.

Elkar argitaletxeak plazaratu zuen Bekatorosak komikia 2021ean: “Dom Campistron, liburu grafiko honen sortzailea, Alduden bizi da (Nafarroa Beherea) eta 26 urte ditu. 2019ko udan Nafarroa Behereko hainbat herri txikitako zazpi lagun elkarrizketatu zituen, zazpi bekatorosa. Eta ondoren, paperera ekarri ditu haien borrokak, bakartasunaren mina eta bizi izan dituzten eraso homofoboak, baita beren maitasun istorioak, elkartasun eta itxaropenak ere. Egileak zazpi lekukoen hitzak berresan ditu jatorrizko testigantzen bat-batekotasunari eta originaltasunari eutsiz”.

Bigarren Hi(ZKI)bridoa, urriaren 26an: “Elkarrizketa bat pianoarekin: Zahartzaroa emakumeen euskarazko poesian”

URRIAK 26: Elkarrizketa bat pianoarekin: Zahartzaroa emakumeen euskarazko poesian. Ainhoa Urien Telletxe eta Nerea Iglesias Lili.

Zahartzaroa izendatu, balidatu eta hausnartzeko aitzakia bat da ekimen hau. Jolas egiteko ere bai, olgeta ez delako umezaroko kontua bakarrik. Euskal emakume idazleek sortutako hamaika poemen bidez hurreratuko gara zahartzarora, eta pianoa izango dugu bidelagun. Elkarrizketan jarri ditugu poemok eta teklatu baten aireak. Atmosfera horrek ahalbidetuko digu, parte hartzaileoi zein publikoari, poesiak zahartzaroari eman dizkion erantzun batzuk bilatzen, galdera berriak sortzen eta gorputzetik sortutako pentsamendu propioak eraikitzen.

“Kameratoia” ikus-entzunezko rallya Euskal Zine Bileran egingo da

18 eta 26 urte bitarteko gazte sortzaileei zuzendutako ikus-entzunezko Kameratoia rallyaren 19. edizioa Lekeitioko Euskal Zine Bileraren jaialdiaren barruan egingo da,  urriaren 20tik 22ra.

Parte-hartzaileek Asier Renteria musika eta soinu ekoizle bizkaitarrak zuzenduko duen soinuaren inguruko doako saio batean parte hatzeko aukera izango dute.

Sariak hauek izango dira:

1. saria, 800 euro, eta  DemaSA lehiaketan parte hartu du.

2. saria, 350 euro, eta DemaSA lehiaketan parte hartuko du.

Hirugarren sari bat ere izango da, hain zuzen, Publikoaren saria.

Sari banaketa, urriaren 22an egingo da, Lekeitioko Ikusgarri Zineman, 16:30etik aurrera. Estibaliz Urresola zine zuzendari arabarrak eta Aitzol Saratxaga gidoilari, zuzendari eta musikagile bizkaitarrak osatuko dute epaimahaia.

Informazio gehiago, hemen.

Sormene egitasmoaren edizio berria urriaren 30ean abiatuko da Galdakaon

“Kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza izateko borondatea dauka Sormenek, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat. Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartuko ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…”.

Bada, Sormene proiektuaren aurtengo edizioa urriaren 30ean hasiko da emakume musikariei buruzko solasaldiarekin: Genealogia berri bat. Mahai-ingurua Torrezabalen izango da, eta 19:00etan hasiko da. Hauexek izango dira parte-hartzaileak:

Garazi Navas, Maria Rivero, Lide Hernando ( Liher, Bele ) eta Aintzane Camara. Ihintza Orbegozo, halaber, dinamizatzaile arituko da.

Izan ere, Sormene egitasmoaren bereizgarria da, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak azpimarratzea, “gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzea”.

Egitarauak azaroaren 5era arte iraungo du, eta, besteak beste, hauek parte hartuko dute: Metrokoadroka antzerki taldeak; Maixa Lizarribar trikitilari eta panderojoleak; Nerea Ibarzabal, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Irantzu Idoate eta Oihane Perea bertsolariek eta Maite Berriozabal gai jartzaileak; Ibil Bedi musika taldeak eta Libe Goitia idazleak.

Egitarauaren xehetasun guztiak, hemen.

Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak Eulalia Abaitua argazkilaria omenduko du

Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketaren (BEST) bigarren edizioa egingo dute Bilboko Euskalduna Jauregian, urriaren 21ean. Aurten, Eulalia Abaitua argazkilaria omenduko dute.

Ekimenaren webgunean jasotzen denez, “iaz gure lehen zita izan genuen eta, dagoeneko, urtebete igaro da eskua elkarri heldu genionetik. Ez dira gutxi ordutik elkarrekin partekatutako begiradak, gogoetak, lanak, akordeak, berbak, sareak.. Bidezidor baten hasiera elkarrekin marraztu genuen eta, pausoz pauso, bidezidorra kale nagusi bilakatzen ari gara”.

Hauxe izango da jardunaldiaren egitaraua:

Argazki erakusketa egun osoan zehar: Eider Iturriaga, Sil Skynet eta MaraMcMiller

GOIZEKO EGITARAUA: HITZA

10:00-11:00 Mahaingurua: Zer behar dugu sortzaileok?

  • Gidaria: June fernandez
  • Hizlariak: Eire Larrea, Kristina Mardaras, Eider Iturriaga eta Miren Ibarluzea

11:00-11:45 Ariketa kolektiboa, Artaziak Koopen eskutik.

12:15-13:15 Mahaingurua: Noiz izendatzen dugu gure burua sortzaile?

  • Gidaria: June Fernandez
  • Hizlariak: Irantzu Varela, Uka La Dotline, Olatz Gorrotxategi eta Izaro Ieregi

13:15-14:15 Ariketa kolektiboa Artaziak Koopen eskutik.

ARRATSALDEKO EGITARAUA: EKINTZA

17:30 Iholdi eta Ibabe Beritain

18:00 Lorelei Green

18:30 Adriana Bilbao

19:00 Emakumeek egindako artisau garagardo dastaketa Boga eta La Txika de la Cervezaren eskutik

19:30 BERTSOPOTORRE: Ane Lindane, Raquel Torres, Maria Blanco, Mirari Martiarena, Oihana Bartra, Jone Larrinaga, Maite Sarasola eta Nere Ibarzabal.

Zerbitzuak: Aldibereko itzulpena, zaintza eta streaming.

Izena emateko, hemen.

Aurtengo lehen Hi(ZKI)bridoa urriaren 19an izango da: “Ahots Planeta podcasta, zuzenean”

Azkue Fundazioak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) ekoitzitako literatura feministari buruzko Ahots Planeta podcastaren hirugarren edizioa aurkeztuko du zuzenean Idoia Carramiñana podcastgileak, Albina Stardust drag artista ondoan duela.

Euskararen Etxean egingo dute emanaldia, urriaren 19an, 19:30etik aurrera, Hi(ZKI)bridoak kultur egitaruaren barruan.

Ahots Planeta literatur-podcastaren 3. denboraldia abiatuko du emanaldiak: Idoia podcastgileak denboraldian zehar aipatuko diren gaiei helduko die Albina Stardust-ek lagunduta; norberarenetik eta jolasen bidez, baina literaturarekin lotura eginez betiere”.