Euskararen Interpretazio Zentro (EIZ) berrituak hainbat jarduera berezi abiatuko ditu uda partean publiko guztientzat.
- Nobedade gisa, umeentzako egonaldi bat izango da: Euskararen Interpretazio Zentroan, udan, hitz eta jolas!
- Ekimenaren xedea da EIZko eduki guztiekin lotutako programa egokitua eskaintzea, goizez eta bost egunean.
- Hiru txanda izango dira, eta 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta egongo da. Zerbitzua doakoa izango da, baina 20 euroko fidantza jarri beharko da.
Egonaldiaren txandak:
- Ekainaren 26ko astea
- Uztailaren 3ko astea
- Uztailaren 10eko astea
Egonaldiari buruzko bestelako xehetasunak:
- Adin-tartea: 6-10 urte
- Talde kopurua : 10-15 ume
- Ordutegia: 10:00 – 13:00
- Doakoa + Fidantza (20€)
- Egonaldian parte hartu nahi izanez gero, deitu Euskararen Etxera: 94 402 80 81 (Izena emateko epemuga ekainak 9; fidantza ekainaren 16a baino lehen ekarri beharko Euskararen Etxera)
Egonaldian, EIZn bildutako edukiak landuko dira; betiere, umeen adin-tarteetara egokituak, eta modu ludiko eta dibertigarrian jorratzeko moduan. Antzerkia, hitz-jolasak, dantza, kantagintza, eta oro har euskararekin eta sormenarekin lotutako hainbat jardueratan parte hartuko dute haurrek.