Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna tarteko, Euskararen Etxeko “Hostopostoak” familia-programa birritan egingo dugu abenduan. Hala, hileko azken larunbatean ez ezik, abenduaren 4an ere eskainiko dugu. Hiru txanda izango dira: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.
Euskararen Etxeko Hostopostoakfamilia programak mahai-jolas erraldoi baten itxura du, eta bertan aritu diren familiak “oso gustura” eta “oso pozik” jolastu dira. 4 eta 10 urte bitarteko umeak dituzten familia zein taldeentzako ekimena da.
Bada, abenduan Hostopostoekin jolasteko bi aukera izango dira, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta:
- Abenduaren 4an
- 11:00etan
- 12:00etan
- 13:00etan
- Abenduaren 18an
- 11:00etan
- 12:00etan
- 13:00etan
Egin erreserba, telefonoz: 944 028 081
Ekimenaren helburua euskaraz eta familian jolastea da, euskara indarberrituz, familia-loturak sendotuz eta jolas kooperatiboa sustatuz. Finean, Hostopostoak jolasaren bidez, esperientzia dibertigarria bizi nahi da euskaraz, bai eta familiako harremanak hobetu, familian gozatu eta familian konplizitatea bultzatu ere. Euskararen balioa, errespetua, entzutea, elkarrizketa, sormena eta irudimena landu nahi dira.