Ikastetxeak

Ikastetxeentzako ikustaldi gidatuak

EIZ-ikastetxeetako-bisitak2015-eu

Ikustaldi gidatu hauek ikastetxeetako ikasle taldeei zuzenduta daude: Lehen Hezkuntzako Bigarren eta Hirugarren ziklokoei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehenengo eta Bigarren ziklokoei hain zuzen.

Bisitaldiak 20-25 ikasle inguruko taldeentzat antolatu dira eta gidari espezializatu batek zuzenduko ditu.

Ikastetxeetatik datozen taldeei bisita lau hizkuntzatan egiteko aukera eskaintzen zaie: euskara, gaztelania, ingeles edo frantsesez.

Bisita euskaraz egiten dutenentzat, Euskararen Interpretazio Zentroaren ikustaldiaz gain,  tailer teknologiko bat burutzea eskaintzen diegu baita ere. Tailer honetan komiki digital bat osatzearekin batera, teknologiarekin lotutako gai baten edukia lantzen dute begiralearekin.

Gai eta edukiek beti erabilpenaren inguruko heziketa eta sentsibilizazioa lortzearen helburua daukate. Ikasleek sortutako lanekin lehiaketa bat dugu martxan.

Egutegia eta ordutegia:

  • Ikasturte osoan zehar, iraila eta ekaina bitartean, goizez, 10:00etatik 14:00ak arte. Bi ordutako txandak erreserbatzen dira talde bakoitzeko.

Beste dataren batean etorri nahi izanez gero edo bisita mota berezia egin, jar zaitez gurekin harremanetan.

Bisita eskatzeko

Euskararen Interpretazio Zentroa ikustera etorri nahi baduzu, ipin zaitez harremanetan honako telefono zenbakia erabiliz 94 402 80 81 edo hemen sakatuz.

Elgoibar-Arreiturri-EIZ-Bisita