Bisita birtuala

ZER DA?

Euskararen Etxeko Interpretazio Zentrora bisita, hezitzaile espezializatu baten laguntzarekin.

ZER BEHAR DA?

  • Ordenagailu bat: kamera behar da, hezitzaileak parte hartzaileak ikusi ahal izateko eta mikrofonoa, taldekideek diotena entzun ahal izateko.
  • Proiektorea
  • Internet konexioa

Bisita birtuala bideodei bidez egingo da; Jitsi plataformaren bidez. Taldeak esteka bat jasoko du, eta esteka horren bidez konektatu da, erreserbatutako orduan. Garrantzitsua da bisita aurretik mikrofonoak, bozgorailuek eta kamerak ondo funtzionatzen dutela egiaztatzea.

NOLA EGINGO DUGU?

Online bileraren bidez, hezitzaileak taldea gidatuko du erakusketan eta jardueretan zehar. Bisita birtualean, Euskararen Interpretazio Zentroko hainbat espaziotan zehar ibiliko dira bisitariak eta eduki guztiak modu dinamiko eta parte-hartzailean erakutsiko dira.

Bisitak hainbat atal ditu:

  • Euskararen egunez eguneko egoera azaltzen duen datu-basea.
  • Euskararen historiari begiratua.
  • Euskal hitzekin jolasteko aukera.
  • Transmisioa eta aniztasuna ezagutzeko ikus-entzunezko kanpaiak.
  • Etorkizunerako erronkak.
  • Euskal kulturaren aberastasun eta kalitatea.

Horrez gain, bisita birtualerako bestelako edukiak egin dira propio, euskal erreferenteei, emakumeei eta aniztasunari lotuak.

Doakoa da.

Erreserbak: 944 028 081 (Erreserbak gutxienez bisita eguna baino bi egun lehenago egin beharko dira)