Xabi Bordak “Urtu aurretik” poema liburua plazaratuko du

2022-03-18

Xabier Borda Alberdi idazle azpeitiarrak Urtu aurretik poema liburua aurkeztuko du astelehenean, martxoak 21, Donostiako Konstituzio plazako Udal Liburutegiko 2. Solairuan, 12:00etatik aurrera.

Susa argitaletxearen arabera, hauxe da liburuaren sinopsia: “Hazita datoz urak Xabi Bordaren hirugarren poema liburuan. Hego haizea dabil Ipar Poloan eta mehetuz doa azken glaziarra. Minutuak kanilan behera tantaka, eta, harekin, tripaz gora arrainak, egarriz hildako dromedarioa, langabezian geratu den laguna, oporren hasiera eguna, ezusteko bisitak eta eklipse intimoak. Dena urpean geratu aurretik, gal daiteeken guztiaren esploratzaile dabil poeta”.

Bordak beste bi poesia liburu argitaratu ditu, biak ala biak Susa argitaratzailearen bidez: Birika zatiak (2004, Susa) eta Gulliverren lokarriak (2009, Elkar). Horrekin batera, Munduko poesia kaierak bildumako Seamus Heaney autorearen antologia itzuli du, 2017an.