UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea ireki dute

2024-05-06

Ekainaren 6tik uztailaren 10era egingo dira ikastaroak, eta aurtengo eskaintza askotarikoa eta oparoa da.

Euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian: egoerak eta aukera saioaren bitartez hasiko dira ikastaroak Iruñean, ekainaren 6an: “Euskararen estatus juridikoa Euskal Herrian konplexua da. Hiru estatus oso desberdin ditugu Nafarroa Garaian, Ipar Euskal Herrian, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan (EAE). Gaia pil-pilean dago azkenaldian EAEn euskara nozitzen ari den oldarraldi judizialagatik. UEUk jardunaldi hau ikuspegi zabaletik planteatzen du, egungo koiunturaz haratago, gure esparrukoa den ekarpen akademikoa eginez”.

Aipatutako ikastaro horren ondotik euskararen inguruan ardaztuko diren beste bi ikastaro izango dira: Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik Tolosa, ekainak 13, eta Euskarazko Rol Jokoen Olatu Berria: azken urteetako proposamenak ezagutu, ulertu eta jokatzeko tartea Eibar, ekainak 15.

Ikastaroen zerrenda osoa, hemen.