“Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat?” jardunaldia ondu du EIZIEk

2023-09-07

Jardunaldia Donostiako Tabakaleran kokatutako Kutxa Kultur Plazan egingo dute, irailaren 26an, 18:00etatik 19:30era. Parte-hartzaileak hauexek izango dira: Amaia Astobiza Uriarte, Ana Morales Carro, Danele Sarriugarte Mochales. Streaming bidez ere ikusi ahal izango da.

EIZIEren arabera, “Azkenaldian feminismoaren alorreko testu asko ekartzen ari gara euskarara, eta, apurka, bagoaz corpus txukun bat osatzen. Edukiei dagokienez, testu horiek erdiguneko zein bazterretako gogoeta eta eztabaida feministak elikatzen dituzte; terminologiari eta diskurtsoari dagokienez, berriz, nola eragiten diote elkarri bi alderdi horiek, hau da, gogoetak eta praktikak, batetik, eta testu-sorkuntzak, bestetik? Itzultzaile gisa, zer baliabide dugu testu idatzietako terminologia bateratzeko? Lortzen dugu mugimendu feministaren hizkuntza-ohiturak jasotzea eta haren gabeziak betetzea?”.

Informazio gehiago, hemen.