Lizar Begoñak “Gepardo japoniarrak” poema liburua plazaratu du

2022-05-18

Susa argitaletxeak Lizar Begoña idazlearen Gepardo japoniarrak poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 27an, Donostiako Tobacco Days liburu-dendan, 11:00etatik aurrera.

Honatx sinopsia: “Hitzen zoo libre bat dakar Lizar Begoñaren Gepardo japoniarrak poema liburuak. Logika egituratuak desafiatuz eta formaren aukerak zukutuz, mundu garaikidearen testurak bildu ditu, organikoenetatik ukiezinenetara. Palmondoak, abereak, belar txarrak, Bergman, Brontë, Oteiza, Le Guin eta beste hartu ditu solaskide, zentrorik gabeko eremu batean kiribiltzeko gonbita eginez irakurleari”.

Wikipediaren arabera, Sopelan jaio zen Lizar, 1996ko abenduaren 29an, eta bizkaitar poeta da. 2020an Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa irabazi zuen Aro beilegia izeneko poesia-liburuarekin, zeina Balea Zuria argitaletxeak plazaratu zuen urte berean. Hartara, Geopardo japoniarrak idazlearen bigarren poesia lana da.