Literaturiak EIZIE eta Leire Bilbao omenduko ditu, hilaren 25etik 27ra

2020-09-15

“Atea” gaiaren eta “Hitza da giltza” leloaren inguruan ardaztuko da aurtengo Literaturia, Zarautzen, hilaren 25etik 27ra bitarte. Hartara, Literaturia euskal letrak zabalduko dituen atea bihurtuko da.

Horretarako egitarau oparoa ondu dute ekimenaren antolatzaileek, hala nola, liburu-azoka, liburu-aurkezpenak, solasaldiak eta kontzertuak.

Horrekin batera, EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea eta Lorea Bilbao idazlea omenduko dituzte. Ekitaldiak Modelo Aretoan eta Lege Zaharren enparantzan burutuko dira.

Aurten bizi dugun ez ohikoa egoera tarteko, Ahotsenearen egitarauari baitan egingo dituzte azken liburu nobedadeen aurkezpenak, izan ere, jaialdia udaberrian egin ohi da: “Azken urteetan bezala, Literaturia jaialdiaren 2020ko edizioa ere Zarautzen izango da, herriko hainbat gunetan. Urtero bezala, udaberrian hasi behar zuen euskal literaturari eskainitako jaialdiak, baina, COVID-19aren pandemia tarteko, atzeratu egin behar izan zen, nahi bezala ospatzeko modurik ez zegoela eta!

Hamaika sortzailek parte hartuko dute jaialdian, besteak beste,  Katixa Agirre, Garazi Arrula, Maite Larburu, Miren Amuriza, Antton Olariaga, Beñat Sarasola, Anari, Ruper Ordorika eta Petti. Berako musikariak, hain justu, Manipulazio estrategiak diskoaren aurre-estreinaldia egingo du.

Egitarau guztia, hemen.