Kultur Loraldia dator udaberriarekin batera

2022-02-24

Bilboko Loraldia jaialdiaren zortzigarren edizio egingo da martxoaren 7tik 27ra  bitarte,  Hautsi zen anphora! lelopean. 26 ikuskizun bilduko ditu eta gazteen sortzaileen egitasmoek leku berezia izango dute.

Ruper Ordorikaren lehenengo grabazioaren izenburutik hartu du leloa aurtengo Loraldiak. Diskoa duela 40 urte argitaratu zen, 1980. urtean. Bada, urteurren horren harira, Loraldiak titulu bereko emanaldi gogoangarria ondu du martxoaren 3an, Euskalduna Jauregian: “Hautsi da Anphora disko osoa, hasieratik amaiera, eszenaratuko dute Ruper Ordokira & Mugalarisek, Bernardo Atxagak gaurko begirada literarioa irakurtzen duen bitartean. Geroari begiratzen dion sormena da. Pott Bandaren garaian bezalaxe, geroa gaur izango dugu”.

Euskal kulturaren erreferenteak eta sortzaile berriak batu nahi izan ditu festibalak egitarauan; gazteen artean, besteak beste,  Alaia Martin bertsolaria, J Martina musika taldea, Satiro aktorea, Noemi disko jartzailea eta Alaine Agirre idazlea.

Ikuskizunen beste ezaugarri nagusia bat diziplinen uztartzea da. Hori dela eta askotariko adierazpenak nahasten dituzten ikuskizunak izango dira zikloan, hala nola, Gorpuztu, “duela gutxi argitaratutako Fereka liburua (Maria Oses eta Libe Argoitia)  eta Ilun eta Abar diskoa (Idoia) oinarritzat hartuta, emanaldi berezi bat sortu dute sortzaile gazteek”; Garaiz: 60. T.M., “bi dantzari, bi musikari eta idazle bat denbora zizelkatuko dute eszenan” edo ; Hedoi Etxarte idazlearen Sortaldekoak poesia liburuan oinarritutako ikuskizuna, zeinak literatura eta musika batuko dituen.

Egitarau osoa, hemen.