“Kantu Eskukadak”, paperezko soinuak

2020-11-18

Kantu Eskukadak ilustrazio eta testu liburua argitaratu dute Gaztezulok eta Olrait Studiok lankidetzan. Elkarlana pandemia garaian gauzatu zen, eta emaitza 100 euskal musika talderen 100 abesti ilustratu biltzen dituen liburua da. Kantu ilustratu horien arteko elementu edo ildo komuna eskuak dira.

 

Ekimenaren bidez, Gaztezulok Euskal Herriko musika panoramari bultzada bat eman nahi izan dio. “Kultur ekitaldiak bertan behera geratzen ari diren honetan Gaztezulok herri bat eraikitzeko kultura funtsezkoa dela azpimarratu nahi du. (…) Erakutsi nahi da euskaraz eta euskaratik edozer sortu daitekeela: Ez da urrutira joan behar kalitatezko bakarlari eta taldeez gozatu eta estilo ezberdinak dastatzeko”.

Liburuko ilustrazio zein testuak, gainera, poster bihurtu daitezke liburuan jasotzen den trokela erabiliz. “Nahi adina lamina kendu ahal izango dituzu liburutik etxeko hormak apaintzeko”.

Liburuan jasotako bandak: