“Hostopostoak” eta Interpretazio Zentroa ezagutzeko bisita gidatuak, neguko oporraldian Euskararen Etxean

2025-12-11

Euskararen Etxeak zirraraz eta jolasez beteriko eskaintza berezia prestatu du neguko oporraldirako. Batetik, “Hostopostoak” programak euskaraz jolasteko aukera eskainiko die umeei eta familiei; bestetik, Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dira.

Euskararen Etxera 6 eta 10 urte bitarteko umeekin etortzeko proposamen dibertigarri bezain hezigarria da “Hostopostoak”. Egitasmoaren helburua euskaraz eta familian jolastea da. Horretarako, mahai-jolas erraldoi batez baliatuko gara. Gauza berriak ikasi, jende berria ezagutu eta euskarara gehiago gerturatzeko aukera bikaina da honako hau.

  • Data: abenduak 26
  • Ordua: 17:30ean
  • Erreserbak egiteko telefonoa: 944 028 081

Badakizu Euskararen Interpretazio Zentroak sari bat jaso berri duela? Bada, bai! Europako Kontseiluko Kultura Batzordeak gure museoa saritu du, bertako edukiak eta esperientzia murgilgarria goraipatuta! Zatoz euskararen aniztasunari eta haren bizi-indarrari buruzko ikuspegirik osatuenaz gozatzera. Gure zentroko ateak zabal-zabalik daude bisitariak hartzeko!

Doako bisita gidatuak hitzartzeko informazio guztia, hemen.