Hi(ZKI)bridoak: “Hau gerra bat da”, azaroaren 29an

2023-11-23

Aurtengo Hi(ZKI)bridoak kultur egitaraua Piszifaktoria Ideien Laborategiak estreinatuko duen Hau gerra bat da ikuskizunarekin amaituko da, azaroaren 29an, asteazkena, Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera.

Piszifaktoria Ideien Laborategiaren arabera, “Hau gerra bat da gerra bat biziaraziko digun murgiltze-esperientzia bat da, lau lengoaia artistikoren bidez: hitza, musika, dantza eta antzerki fisikoa”.

Lau lengoaia artistiko ditu puzzle honek: hitza, musika, dantza eta mugimendua edo antzerki fisikoa. Rapsoda bat, antzezle bat, dantzari bat eta musikari bat arduratuko dira guztiak josteaz. Polifonia erritmiko bat izango da, beraz.

Ikuskizun honek 2022ko Euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza jaso du.