“Hi(ZKI)bridoak”: Anariren “Habiak”, bertan behera

2020-10-28

Anariren Habiak diskoaren inguruan azaroan 13an Euskararen Etxean egin behar zen ekitaldia bertan behera gelditu da, egun bizi dugun osasun egora kezkagarria dela eta.

Ekitaldia Hi(ZKI)bridoak zikloaren baitan egin behar zen Booktegirekin elkarlanean, baina COVID19ak eragindako egoera tarteko ez da egingo.

Ekitaldia bi atalez osatua zegoen: Habiak diskoan bildutako kantuen inguruko arte erakusketa kolektiboa eta Anariren zuzeneko emanaldia eta solasaldia, baina azkenik, ezinezkoa zaigu egitea.

Halere, 2021eko hasieran egiten saiatuko gara Habiak.

Azkenik, abenduaren 10ean, Hi(ZKI)bridoak egitarauaren azken ekitaldia egingo da, Bertso Saio Literarioa: Mari Luz Esteban, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza.