AZKEN ORDUKO ALDAKETA: Hi(ZKI)bridoak, azaroaren 23an, “Bertso-saio ilustratua”, Ainara Azpiazu “Axpi” Ilustratzailearen gidaritzapean

2023-11-14

Miren Amuriza eta Ane Labaka bertsotan arituko dira Ainara Azpiazu Axpi Ilustratzailearen gidaritzapean. Axpik, gainera, zuzenean marraztuko du.

Axpik hainbat liburu ilustratu ditu, besteak beste, Nire Gorputzean bizi naiz (2020), Basoan barna (2021) eta Utzi azalari (2022). Azken horrek Maialen Lujanbioren hiru bertso ditu oinarrian. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, Irunen, trans ez-bitar baten rolean sartuta kantatutakoak.

Zenbait sari ere jaso ditu ilustratzaile hernaniarrak: 2017. urtean, Etxepare saria irabazi zuen Paula Estévez marrazkilariarekin elkarlanean egindako Arraroa lanari eske, eta 2018. urtean, Hernaniko Udalaren Kale Arte Beka irabazi zuen Tilosetan mural bat egiteko.

Ekitaldia azaroaren 23an izango da, Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera, sarrera doakoa da, eta Hi(ZKI)bridoak egitarauaren baitan egingo da.

Axpiri buruzko informazio gehiago, Wikipedian.