Haur eta familientzako jarduera bat egingo da Euskararen Etxean irailaren 26an

2026-09-21

Irailaren 26an Hizkuntzen Europako Eguna ospatuko da, hizkuntzen ikaskuntza eta erabilera etengabea sustatzeko, Europako hizkuntza- eta kultura-aniztasuna babestu eta bultzatzeko eta eleaniztasuna eta kulturen arteko komunikazioa indartzeko.

Data berezi hori dela eta, Euskararen Etxean haur eta familientzako jarduera antolatuko da: Hizkuntzen Mundua.

Jardueraren bitartez, etxeko txikienak hizkuntzen aniztasunaren garrantziaz eta aberastasunaz jabetuko dira modu dibertigarrian.

Jardueraren ezaugarriak:

Data: irailak 26an

Ordua: 12:00etan

Non: Euskararen Etxean

Norentzat: LHko ikasleentzat

Sarrera: doan

Egin erreserba:

info@euskararenetxea.eus / 94 402 80 81