Mondragon Unibertsitateko STAMM ikasle-taldeak sustatu eta koordinatu du Ondarea Bizkaia bideo-lehiaketa, zeina 2024ko Ondarearen Europako Jardunaldien esparruan antolatu dena.
“Bizkaiko gazteria kontuan hartzen duen lehiaketa da, gure ondare baliotsua modu biralean zabaltzeko helburuarekin. Gainera, parte-hartzaileok sari erakargarriak irabazteko aukera izango duzue”.
Erronka
Bizkaiko ibilbide, bide historiko eta ibilbide kulturalak, monumentu historikoak… kamera baten bidez hilezkortzea, bere sormenagatik, balio hezitzaileagatik eta berrikuntzagatik nabarmenduko den bideo bat sortzeko asmoz. Izena emateko bi adin-kategoria daude: 11 urtetik 17ra eta 18 urtetik aurrera.
Baldintzak
Iraupena: Bideoek gutxienez minutu bat eta gehienez 5 minutu iraun beharko dute. Bizkaiarekin lotutako ondarea izan behar da. Parte-hartzaileak: Aurkezten den bideo bakoitza 2-5 partaidez osatutako talde batek egin beharko du.
Nola parte hartu?
Bideoa otsailaren 18a baino lehen bidali beharko da.
Sariak
Irabazleak martxoaren 4an aukeratuko dira, sormenean, hezkuntza-balioan eta berrikuntzan oinarrituta. Adin-kategoria bakoitzeko sari bat egongo da. “Merezi dituzuen sariei buruz eztabaidatzen ari gara, baina hemen spoiler bat: VIPpalkoaAthleticen,BBKLive,UraBere Bidean, … Gainera, finalistak Young European Heritage Makers lehiaketan parte hartzeko hautatuko dira”.
Izena emateko, hemen.