Gazteak hizpide, Euskal Soziolinguistika Jardunaldian

2023-04-24

Aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldia apirilaren 25ean egingo da, Hendaiako Gaztelu Aretoan, 9:15etik 17:00etara; gazteek hizkuntzarekin duten harremana jorratuko dute jardunaldian.

“14 eta 20 urte arteko gazteek euskararekin duten harremana ezagutu eta aztertzeari eskainiko diogu. Hizkuntzekin lotuta dituzten bizipenak eta bizipen horietatik eraikitzen dituzten euskararen gaineko diskurtsoak ezagutzeko eta elkarrekin hausnartzeko topaketa izango da Jardunaldia”.

Egitaraua:

9:15: Irekiera
Hendaiako Herriko Etxea, Euskararen Erakunde Publikoa, Eusko Jaurlaritza, Soziolinguistika Klusterra

9:30: Ipar Euskal Herriaren egoera datutan
Eneko Gorri (Plazara Kooperatiba)

10:15: Gazteen gaineko zenbait ikerketaren gakoak
Miren Artetxe (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Maialen Iñarra (Soziolinguistika Klusterra)

11:15: ATSEDENALDIA

11:45: Esperientzien bideo-bilduma
Seaska, Euskarabentura, Libertimenduak, Euskal Herria Zuzenean, Geruzak, Hezten eta Emun

12:15: Talde-ariketa

13:30: BAZKARIA

Informazio guztia, hemen.