Maiatzaren 12tik 15era bitarte egingo da Galdakaoko Sormene jaialdia, zeina euskal kulturgintzaren transmisioaren inguruan ardaztuko den. Horretarako, eta azken urteetan egin ohi duenez, liburu aurkezpenak, ikasleekin lantegiak, musika eta abtzerki emanaldiak eta askotariko ikuskizunak onduko ditu.
Ikastetxeetan egiten dituzten programez gainera, egitarau irekia egingo da Galdakako Kurtzeko plazan, maiatzaren 12tik 15era.
Asteon aurkeztu dute jaialdia, eta egitaraua oraindik erabat osatuta ez badago ere, zenbait ekitaldi aurreratu dituzte antolatzaileek: Metrokoadroka antzerki taldeak Bidaide antzezlana taularatuko du maiatzaren 12an; eta, Ines Osinaga, Lorea Argarate eta Olatz Salvadorrek Mauriziak ez dau inor hil ikuskaria aurkeztuko dute maiatzaren 13an. Kultur sorkuntzen azoka ere izango da.
Halaber, aurten argitaratutako euskara hutsezko liburu eta diskoen aurkezpenak ere egingo dituzte, Durangoko Azokako Ahotsenea gunearekin gauzatutako elkarlana tarteko.
Egitarau horretatik at, ekitaldi gehiago egiteko asmoa dute.
Informazio gehiago, hemen.