Aurtengo udan ere, Euskararen Etxeak “Euskararen Interpretazio Zentroan, udan, hitz eta jolas!” haurrentzako egonaldia antolatuko du.
Ekimenaren xedea da Euskararen Interpretazio Zentroko (EIZ) eduki guztiekin lotutako programa egokitua eskaintzea, goizez eta bost egunean.
Hiru txanda izango dira, eta 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta egongo da. Zerbitzua doakoa izango da, baina 20 euroko fidantza jarri beharko da.
Izena emateko epemuga MAIATZAREN 31a izango da.
Egonaldian, EIZn bildutako edukiak landuko dira; betiere, umeen adin-tarteetara egokituak, eta modu ludiko eta dibertigarrian jorratzeko moduan. Antzerkia, hitz-jolasak, dantza, kantagintza, eta oro har euskararekin eta sormenarekin lotutako hainbat jardueratan parte hartuko dute haurrek.
Egonaldiaren txandak:
- Ekainaren 24tik 28ra
- Uztailaren 1etik 5era
- Uztailaren 8tik 12ra
Egonaldiari buruzko bestelako xehetasunak:
- Adin-tartea: 6-10 urte
- Talde kopurua : 8-15 ume
- Ordutegia: 10:00 – 13:30
- Doakoa + Fidantza (20€)
- Izena emateko epemuga MAIATZAREN 31a izango da, eta eskaerak jasotako ordenan onartuko dira eskaerak fidantza apirilaren 18a baino lehen ekarri beharko Euskararen Etxera)
- Egonaldian parte hartu nahi izanez gero, deitu Euskararen Etxera: 94 402 80 81