Euskararen Interpretazio Zentroak bisita gidatuen eskaintza handituko du udaberriko oporraldian

2026-03-25

Udaberriko oporraldian,  Euskararen Interpretazio Zentrora (EIZ) hurbilduko diren bisitariek bisita gidatuak eskatzeko aukera izango dute, euskaraz nola gaztelaniaz; izan ere, oporraldian zentroko bisita gidatuen eskaintza handitu egingo da.

Hala, bisita gidatuak orduro eskainiko dira, eta aurretik erreserbatu beharko dira.

Honako ordutegia izango du Euskararen Interpretazio Zentroak:

  • Astelehenetlk ostiralera: 10:00 —19:00
  • Larunbatetan: 10:00 — 14:00
  • Apirilaren 2an eta 3an: 10:00 — 14:00
  • Apirilaren 6an: ITXITA