Aste Santuan, Euskararen Interpretazio Zentrora (EIZ) hurbilduko diren bisitariek bisita gidatuak eskatzeko aukera izango dute, hala euskaraz nola gaztelaniaz.
Bisitok ordutegi honetan egin ahalko dira:
- Martxoaren 25etik 30era:
- 11:00etan, gaztelaniaz
- 12:00etan, euskaraz
- Apirilaren 2tik 7ra:
- 15:45ean, gaztelaniaz
- 16:45ean, euskaraz
* EIZk ondoko ordutegia izango du udaberriko oporraldian:
Martxoak 28 eta 29: 10:00 – 14:00
Martxoak 30: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00
Martxoak 31 eta apirilak 1: itxita
Informazio gehiago: www.euskararenetxea.eus