- Euskararen bizi indarra eta aniztasuna ezagutzeko bisita
- Bilboko Euskararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentroa berritu dugu.
- Bisita esperientzial eta ludiko batetik abiatuta, bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgilduko dira.
- Erakusketak baikorra, abegikorra eta zabala izan nahi du.
- Ikasleentzako Eskola Programa berria diseinatu dugu.
EUSKARAREN INTERPRETAZIO ZENTROKO ERAKUSKETAK hainbat atal ditu:
- Egunez eguneko egoera jasotzen duen datu-basea.
- Historia begiratua.
- Hitzekin jolasteko aukera.
- Transmisioa eta aniztasuna ezagutzeko ikus-entzunezko kanpaiak.
- Etorkizunerako erronkak.
- Euskal kulturaren aberastasun eta kalitatea.
- LH1, LH2 eta LH3: Hizkuntza aniztasuna munduan eta gugan, euskararen aniztasuna ezagutzeko.
- • LH4, LH5 eta LH6: Berbak batzen, hitz konposatuen jolasa.
- • DBH1 eta DBH2: Euskal erreferenteen bila!, gure kulturako euskal hiztunak ezagutzeko.
- • DBH3, DBH4 eta Batxilergoa: Euskararen Etxeko Lorategia, sormena eta euskara lantzeko.
*Gure hezkuntza programa Heziberri 2020 legearen konpetentzietan oinarritzen da.
Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzea doakoa da
Informazio gehiago, hemen