Bizkaiko Foru Aldundiak Museoen boterea sentitu ekimena aurkeztu du gaur Euskararen Etxean, Museoen Nazioarteko Egunaren harira. Ekimenaran xedea da Bizkaiko 44 museo ikusaraztea da, herritarrek lurraldearen museo-aberastasuna ezagutu dezaten.
Museoak
Edizio honetan Bizkaiko hogeita zortzi udalerritako berrogeita lau museo izango dira ospakizunarekin bat egingo dutenak: Bilbon, Arkeologi Museoa, Athletic Club Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Bilboko Berreginen Museoa, Itsasmuseum Bilbao, Eliz Museoa, Euskal Museoa, Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Pasio-Irudien Museoa, Bilboko Zezen Museoa eta Euskararen Etxea; Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa (Abanto-Zierbena); Txakolingunea (Bakio); La Encartada Fabrika-Museoa (Balmaseda); Balmasedako Pasio Biziduna C.I.; Burdinazko Hesiaren Museo Memoriala (Berango); Arrantzaleen Museoa (Bermeo); Margarita María Museoa (Berriz); Ekoetxea Urdaibai (Busturia); Antzasti Euskaldunon Etxea (Dima); Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango); San Balentin Berriotxoakoaren Museoa (Elorrio); Loizaga Dorrea (Galdames); Urdaibai Bird Center (Gautegiz Arteaga); Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo); Bakearen Gernikako Museoa (Gernika); Bizkaia Zubia (Getxo); Museo Antigua Fábrica de Dolomitas (Karrantza); Santimamiñe (Kortezubi); Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoa (Leioa); “Andrés de Urdaneta” Natur Historiaren Museoa (Loiu); Hontza Museoa (Mañaria); El Pobal burdinola (Muskiz); Orozkoko Museoa (Orozko); Butroeko Plasentia Museoa (Plentzia); Rialia-Industriaren Museoa (Portugalete); Agurtza Arrantza-Teknikaren Interpretazio Zentroa (Santurtzi); Santurtzi Itsasoa Interpretazio Zentroa (Santurtzi); Enkarterriko Museoa (Sopuerta); Museo de Orduña Hiria Museoa (Orduña) eta Museo Simón-Bolívar Museoa (Ziortza-Bolibar).
Zer sentitzen duzu museo bat bisitatzen duzunean?
Horixe da Bizkaiko Foru Aldundiak eta lurraldeko museoek herritarrak ekimenean aktiboki inplikatzeko egiten duten galdera. Erronkarekin bat egiteko herritarrek bideo batekin erantzun beharko dute Facebook eta Instagram sare sozialen bidez. Parte-hartzaile guztiak zozketa batean sartuko dira. Irabazleak bi sarrera lortuko ditu ekimenean parte hartzen duten museoetako bat bisitatzeko eta, gainera, museoak antolatzen duen jardueretako batean parte hartu ahal izango du. Zozketa maiatzaren 17tik ekainaren 17ra egongo da indarrean.