Euskararen Etxean dagoen Euskararen Interpretazio Zentroak Bizkaiko Foru Aldundiak ondutako erakusketa birtual handi batean parte hartu du Museoen Nazioarteko Egunean. Bizkaiko museo guztiek parte hartu dute ekimenean. 30 artelan baino gehiago daude herritarren eskura museoeneguna.eus webgunean gaurtik aurrera. Erakusketa maiatzaren 29ra arte bisitatu ahalko da.
museoeneguna.eus plataformaren bidez, bisitariak ibilbide birtualak egin ditzake, eta piezen bideoak eta argazkiak ikusi. Obra bakoitzari buruzko oinarrizko informazioa topatuko du bisitariak: izena eta azalpen-testu labur bat. Guztira, 34 museok parte hartu dute egitasmoan.
Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, “aukera paregabea da lurraldeko museoetako altxorrak osatzen dituzten piezak modu birtualean bisitatzeko, eta pieza horien bidez gure historiaren, tradizioaren, ohituren, aisialdiaren, kulturaren, sinesmenen, ekonomiaren, artearen, kirolaren alderdiak ezagutzeko”.
Guztira, 34 museok parte hartu dute proiektuan, tartean, Euskararen Etxean dagoen Euskararen Interpretazio Zentroko bideoa, Euskararen Misterioa bideoaren laburpena.
Obra eta museo guztiak ikusteko: museoeneguna.eus.