Euskararen Etxeak Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du

2026-09-15

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien 26. edizioaren programazioa aurkeztu du. Jardunaldiok urrian zehar egingo dira Gure eskuetan lelopean. Europan ondarea zabaltzeko ekimen nagusietako bat ez ezik, Bizkaian kultur ondareari eskainitako urteko hitzordurik handiena ere bada.

Hala, edizio honetan, doako 270 kultur proposamen baino gehiago eskainiko dira 77 udalerritan, eta 172 entitate antolatzailek hartuko dute parte, besteak beste, kultur elkarte eta entitateek, museoek eta udalek. Kopuruotan ikusten dugu proiektu kolektibo hori ez dela nolanahikoa: hainbat eta hainbat kultur eragile eta erakunde mobilizatzen ditu urtero kultur ondarea herritarrei hurbiltzeko.

Euskararen Etxeak ere jarduera berezia eskainiko du Ondarearen Europako Jardunaldien barruan: Gure hitzak, esan berriz esan lelopean, Euskararen Etxeak bisita berezia ondu du urriaren 16an eta 24an, goizez (11:00etan gaztelaniaz eta 12:00etan euskaraz) eta arratsaldez (17:00etan gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz).

Bisitaren xedea da herritarren memorian gordeta dauden hitz zaharrak, esaera zaharrak eta galdu nahi ez diren hitz kuttunak biltzea.

Edizio honen gaia Europako Kontseiluak 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldietarako ezarritako ikuspegiarekin lotuta dago, eta azpimarra jartzen du ondarean eragin dezaketen arrisku eta mehatxuetan eta ondarea babeste aldera kolektiboki jarduteko beharrizanean.

Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien 26. edizioaren programazioari buruzko informazio gehiago, hemen.