“Euskararen Etxea, plazara” erakusketa ibiltaria Markina-Xemeinen izango da azaroaren 19tik 29ra

2026-11-16

Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak antolatutako erakusketa da, Lemoako Udalaren laguntzarekin.

Euskararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentroko lagin bat da.

Euskararen Interpretazio Zentroaren edukien isla da, eta edukiok Irakurketa Errazean egin dira.

Erakusketa Bizkaiko hainbat udalerritan izango da, eta tokian tokiko ñabardura eta ezaugarriak ere erakutsi eta jasoko ditu.

Euskararen Etxea, plazara erakusketa ibiltaria oraingoan herriz herri ibiliko da Bizkaian barrena, aurretik hainbat euskal unibertsitatetan izan ondoren. Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak antolatu dute erakusketa, Uhagon Kulturgunearen laguntzarekin, eta azaroaren 19tik 29ra Markina-Xemeingo Karmeldarren Aretoan izango da, 17:30etik 19:30era, ostegun, ostiral eta larunbatean.

Erakusketa Bilboko Euskararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentroaren lagin bat da, zentroko edukietatik abiatuta ondu baita.

Erakusketaren bigarren fase honetan, edukiak Irakurketa Errazean prestatu dira, edozein pertsonak uler ditzan, batez ere irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonak, adimen-desgaitasuna duten pertsonak, adineko pertsonak edo euskara eta gaztelania ondo ez dakiten pertsonak; izan ere, Irakurketa Errazak pertsona guztiei informazioa modu errazean ulertzeko aukera eskaintzen die.

Zentro berria 2023ko otsailean inauguratu zen, eta Kirmen Uribe idazleak, 2009ko Literatura Sari Nazionala jaso zuenak, eta Patxi Baztarrika soziolinguistak osatutako talde zientifikoaren lanaren emaitza da, baita hirurogei erakunde eta partikular baino gehiagoren parte-hartzearen emaitza ere, elkarlaneko proiektua baita Euskararen Interpretazio Zentro berritua.