Bilbon dagoen Euskararen Etxeko Euskararen Interpretazio Zentroan abiatu da Euskal Alien Nazioa ihes-gela otsailaren hasieran. Aste Santuari begira, ihes-gela arratsaldero bisitatu ahalko da, martxoaren 29tik apirilaren 10era, jaiegunetan izan ezik: lehenengo txanda, 16:15 – 17:15 eta bigarren txanda, 17:45 – 18:45
Parte-hartzaileek euskarari lotutako zientzia fikziozko misterioa askatu beharko dute aretotik atera ahal izateko: “2155. urtean gaude. Estralurtarrak Euskal Herrira iritsi berri dira euskararekiko mirespenak itsututa. Beraien espazio-ontzia Euskal Herriko txoko guztietatik ikus daiteke. Beraien helburua argia da: euskara hartu eta beraien bizilekura eraman…”.
- Iraupena: ordubete.
- Tokia: Euskararen Interpretazio Zentroa (Euskararen Etxea).
- Jokalari kopurua: 6 gehienez.
- Adina: 13 urtetik aurrera. Taldean, gutxienez, adin nagusiko batek egon beharko du.
- Prezioa: doan
- Egunak: martxoaren 29tik apirilaren 10era, arratsaldero (jaiegunetan izan ezik)
- Ordutegia:
- 1. txanda: 16:15 – 17:15
- 2. txanda: 17:45 – 18:45
Egin erreserba, hemen.