Etxepare Institutuak literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du

2021-04-28

Euskal idazleen lanak atzerriko hizkuntzetara itzultzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Etxepare Institutuak; proposamenak aurkezteko epemuga maiatzaren 27a izango da. Aurtengo edizioa, gainera, nobedade batekin dator: “argitaletxeen kasuan, edizio eta sustapen gastuak ere diruz lagunduko dira.”

Institutuak ondorengo itzulpen-jarduerak lagunduko ditu diruz: “Batetik, jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak edozein hizkuntzatara itzultzea. Eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea. Hizkuntza jakin bateko lehen itzulpenak baino ez dira lagunduko bi kasuetan, eta diruz lagundutako itzulpenak argitaratzeko gehieneko epea 2022ko abenduaren 30a izango da”.

Deialdi honetarako gehienezko zenbatekoa 64.000 eurokoa izango da: 44.000 euro itzulpen lanetarako eta 20.000 euro edizio eta sustapen lanetarako.

Deialdira aurkeztu nahi izanez gero, hemen jasotzen dira jarraibideak.