Eider Rodriguez eta Itxaro Borda, 111 Akademiaren Sariko finalistak

2022-04-07

Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala eta Itxaro Bordaren Euri zitalari esker lanak izan dira 111 Akademiaren Saria aukeratzeko bigarren bozketa txandan boto gehien jaso dituzten lanak.

“2021. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du”, iragarri du 111 Akademiak.

Juan Kruz Igerabideren Doneaneko alaba, Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala, Itxaro Bordaren Euri zitalari esker, Lander Garroren Faith, Irati Goikoetxearen Herriak ez du barkatuko, Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza eta Alberto Ladron Aranaren Mendekuaren hazia izan dira lehian bigarren txanda horretan lehiatu direnak.

Informazio gehiago, hemen.