Bizkaiko foru museo, areto eta interes historikoko guneetako 2024ko egitaraua aurkeztu dute

2024-01-26

Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Bizkaiko foru museo, areto eta interes historikoko guneetako 2024ko programazioa aurkeztu du, Gurean zeurea. Vive lo que somos lelopean.

Arrizabalarekin batera, Asier Madarieta BizkaiKOAko zuzendari gerentea, Begoña de Ibarra Kulturako zuzendari nagusia eta museoetako zuzendariak izan dira.

Hala, Foru guneen programazioak aldi baterako 16 erakusketa berri eskainiko ditu aurten, gure kulturaren eta ondarearen inguruan  antolatu direnak. Arkeologia Museoak “Neandertales. La Historia de la otra humanidad en los Pirineos Occidental” eskainiko du; bere Piezaz Pieza programaz gain, non bere bildumako piezak erakutsiko dituen,” “La pieza Invitada: La Esfinge del Teatro de Mérida. PVRO TEATRO” aurkeztuko du Oiassoko Erromatar Museoaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren lankidetzarekin. Arrantzaleen Museoak “Bermeo. Portu Zaharra 1880-2024” aurkeztuko du; Euskal Herria Museoak aldi baterako hiru erakusketa izango ditu:”Todo mejora con la alimentación ecológica-Eko Lurra“; “Arturo Acebal Idigoras. Entre Euskadi y Argentina“; eta Sonia Ruedaren “Hitz politak”. La Encartada Fabrika-Museoak bi aldi baterako erakusketa ditu programatuta: “Paisajes desvanecidos en el aire”; eta  “De la Cámara a la aguja”, Euskal Museoak ekoizten duena.  Bakion Museo del Txakoli-Txakolinguneak urtean zehar lau erakusketa antolatuko ditu: “Txakomic“; “Mairin Mitchell: Euskaldunen Kronista Irlandarra“; “Bakioko Margozaleak” eta “Txakolina“. El Pobaleko burdinolak “Señales del tiempo. Burdinaz forjatutako haize-orratzak” erakutsiko du Euskal Museoak utzitako haize-orratz bilduma batetik abiatuta. El Pobaletik gertu, Muñatones gaztelua dago; bertan erakusketa-unitate berri bat egongo da, ustez Abraham Cresques Mallorcako XIV. mendeko geografo eta kartografoak egin zuen mapamundi bat. Bilbon, Ondare Aretoak bi erakusketa izango ditu: “Clemente & Jesús Arraiz“; eta “D, Abraira“. Gainera, Rekalde Aretoak Juan Carlos Eguillorren atzera begirakoa erakutsiko du.

Egitarauari buruzko informazio gehiago, hemen.