Bilboko Uriola webguneak udako argazki lehiaketa abiatu du

2022-07-06

Bilboko Uriolaren Udako I. Argazki Lehiaketa ondu dute uztailaren 5etik irailaren 4ra bitarte. Bi kategoriatan parte hartu ahalko da: Bilbon egindako udako argazkiak eta Bilbotik kanpo egindako argazkiak.

Uriolak jakinarazi duenez, “lehenengo edizioa izango den honetan, parte hartzaileek bi hilabete izango dituzte argazkiak egin eta bidaltzeko. Epea amaitzean, herritarrek bozkatzeko aukera izango dute, eta haiek aukeratuko dituzte irabazleak”.

Argazki-ekimenean parte hartu nahi izanez gero:

  • Gehienez ere 2 argazki aurkeztu ahal izango dira.
  • Parte-hartzaileek honako helbide elektroniko honetara helarazi beharko dituzte beren lanak: uriolargazki@gmail.com. Mezuan, egilearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta argazkia noiz eta non egina den adierazi beharko da.
  • Irudiak JPG formatua izan beharko dute.

Bestalde, sariak hauexek izango dira:

Bilboko argazkien kategorian:  bertako produktuz osatutako otzara jasoko du.

Bilbotik kanpoko argazkien kategorian: bi pertsonarentzako jatetxe-otordua izango da.

Informazio gehiago, hemen.