Gernikako-Lumoko Astra eraikinean egingo dute larunbatean, hilak 27, Bertso Eguna.
Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, hasiera batean kantatu behar zuen Amets Arzallusen ordez, Sustrai Colina arituko da.
Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saioa Alkaiza izango dira gainerako bertsolariak, eta Aitor Etxebarriazarraga eta Idoia Anzorandia gai-emaile lanetan ariko dira. Saioa 17:30ean hasiko da, eta aurretik bazkaria izango da, 15:00etan.
Bertso Eguneko egitaraua baina, goizago hasiko da: “10:30ean dute bertsozaleek hitzordua Muxikan, Ariatzan. Bertakoa da Garriko bertso-eskola, aitzindarietako bat bertsotarako elkargune izateari dagokionez. Ondoren, 12:00etan, Astra aurrean elkartuko dira zaleak eta lurralde ezberdinetako bertso-eskolak ariko dira tabernaz taberna ibilbidea osatuz”.
Azkenik, arratsalde-iluntzeko saioaren ondotik, DJ Bull-ek musika jarriko du, Astrako giroa berotzeko asmoz.
Informazio gehiago, hemen.