Behatokiak “Hizkuntza Eskubideen Egoera 2020” txostena aurkeztuko du

2021-03-30

Hizkuntza Eskubideen BehatokiaHizkuntza Eskubideen Egoera 2020 txostena aurkezten ari da Euskararen Etxean.

Behatokiaren arabera, “zinez urte berezia izan da” 2020, eta beste hainbat alorretan bezala, “euskaldunon hizkuntz eskubideen urraketetan eragin zuzena izan du pandemiak”; hain zuzen, 1.229 intzidentzia bildu zituen iaz, 2019. urtean baino %66 gehiago.

“Urgentziaren eta azkartasunaren izenean, etengabe urratu dira hizkuntza eskubideak pandemiari lotutako ohar, jakinarazpen eta jarraibideetan. Horrez gain, eta urraketak betikotzen ari direlakoan, badira kezka sorrarazten duten beste hainbat sektore ere”.