Urriaren 13a izango da lanak aurkezteko epemuga. Irabazleak urtebete izango du eleberria idazteko eta Elkar argitaletxeak argitaratuko du ondotik.
- Deialdi honetara, eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
- Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.
- Proiektuak urriaren 13 arte bidali ahal izango dira Ondarroako udaletxera bide telematikoak baliatuta ondarroa.eus bidez nahiz udal erregistro orokorrean aurkeztuta – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (Kanttoipe kalea, 3, behea –946 833 672– orokorra@ondarroa.eus).
Partehartzaileek ondorengoak aurkeztu behar dituzte atxikitako dokumentuetan:
- Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab.
- Idazlanaren lagina edo erakusgarria, hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena.
- Egilea identifikatzeko datuak: izen-abizenak eta nortasun agiria (beharrezkoa denean, inprimakia beteta). Eta egilearekin harremanetan jartzeko bideak: helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa.
Informazio gehiago, hemen.