Atzerriko 18 hizkuntza-aktibista Euskal Herrian dira Garabideren eskutik

2024-09-24

Garabidek urtero abiatzen duen Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren bitartez, 13 komunitatetako 18 hizkuntza-aktibista iritsi dira gurera.

Gehienak Hego Amerika eta Erdialdeko Amerikatik etorri dira, baina badira baita Afrika eta Asiakoak ere: Kaqchikel bat (Guatemala), hiru Yukatango maia (Mexiko), mixe bat (Mexiko), bi kitxua (Ekuador), ketxua bat (Bolivia), bi guarani (Bolivia eta Argentina), nasa bat (Kolonbia), maputxe bat (Wallmapu), asheninka bat (Brasil), Haitiko kreoleradun bat (Haiti), bubi bat (Ekuatore Ginea), bi amazigh (Rif), eta kurdu bat (Kurdistan).

“Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa Garabide Kultur Elkartearen hizkuntza lankidetza programa bat da, hizkuntza gutxituak biziberritzen ari diren munduko hainbat komunitatetako ordezkariak hizkuntzak biziberritzeko estrategietan formatzea helburu duena”.

Informazio gehiago, hemen.