“Artxibo biluzia”, konferentzia performatiboa eta antzerkia uztartzen dituen lan eszenikoa

2024-01-12

Metrokoadroka kolektiboaren Artxibo biluzia egitasmoak eskuratu zuen estreinako Joan Mari Torrealdai beka 2023an, Usurbilgo Udalak eta Jakin aldizkariak sustatua.  Bada, igandean, urtarrilak 14, aurkeztuko dute beka horren emaitza Usurbilgo Sutegiko auditoriumean, 18:00etatik aurrera.

Joan Mari Torrealdairi bere atxiloketa unean kendutako dokumentazioaren inguruan ardazten da proiektua. Eszenatokian bi aktore izango dira, Intza Alkain eta Javier Barandiaran. Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan zuzendaritza eszenikoaz arduratu dira,  Idoia Beratarbide zuzendaritza artistikoaz. Danele Sarriugarte, Maria Elorza eta Nagore Legarretak ere parte hartu dute proiektuan.

Metrokoadroka kolektiboaren webgunean jasotzen denez, “Dokumentazio lana iraganaren inguruan narrazio bat sortzen lagundu ahal digun langintza da. Narrazio hori beti orainean ematen da, gaurko begiekin, eta etorkizunera proiektatzen da, arrastoek beren kabuz denboran hitz egingo duten itxaropenarekin. Ikerketa eszenikoko proiektu honetan Metrokoadroka kolektiboak prozesu horren une bati erreparatu dio batez ere: izan daiteke dokumentua, bere horretan, akzio bate pizgailua? Izan daiteke dokumentu bat gorputzak martxan jartzen dituen detonantea?”

Informazio gehiago, hemen.

ARTXIBO BILUZIA teaser from metrokoadroka on Vimeo.