Argentina, Suitza eta Greziako bisitariek bisitatu dute udan Euskararen Etxea

2020-08-04

Hainbat bisitari etorri dira Euskararen Etxera udan. Hainbat jatorritako bisitariak izan dira: Argentina, Suitza, Grezia, Peru, Uruguai, Portugal, Ingalaterra eta Frantzia.

Espaniako Estatutik etorritakoak ere asko izan dira, tartean, Sevilla, Santander eta Murtziakoak.

Euskararen Interpretazio Zentroa zabalik dago uda osoan. Zentro hori Bilboko San Ignazio auzoan kokatutako Euskararen Etxean dago.

Interpretazio zentroa publiko orokorrarinorbanakoak edo taldeak (elkarteak, euskaltegiak, turista taldeak, udalekuetako gaztetxoak, aisialdi taldeak, euskara taldeak…), zuzenduta dago: euskarari buruz gehiago jakin nahi duen ororentzat bisita gidatuak eskaintzen dira; aurrez hitzordua hartzea gomendatzen da. Horretaz gainera, ikastetxeek ere bisitatu dezakete zentroa. Bisita gidatuaz gain, euskara eta teknologia uztartzen dituen lantegian parte hartzen dute ikastetxeek.

Euskararen Etxeko lehenengo solairuan Euskararen Interpretazio Zentroa dago eta publikoari zabalik dago 2004tik. Euskarari eskainitako zentro bakarra da eta bertan hizkuntzaren inguruko hainbat eduki ezagutu daitezke. Zentroaren edukiak berritu ditugu 2012an. Sarrera doakoa da.

Oharra: Denon osasuna zaindu ahal izateko, bisita eguna eta ordua aurrez erreserbatzea ezinbestekoa da. Erreserbak telefonoz edo emailez egin daitezke: info@euskararenetxea.eus – 944 028 081.