“Argazkineta” ibiliko da Bilboko San Ignazio, Ibarrekolanda, Elorrieta eta Sarriko auzoetan

2020-09-28

Bilboko Udalak sustatutako Argazkineta egitasmoaren xedea oroitzapen fotografikoak  gaika biltzea da. Argazkiok 2000. urtea baino aurreragokoak behar dute izan.

Iaz burutu zuten estreinakoz proiektua Zorrotza auzoan, eta aurten Ibarrekolanda, Elorrieta, Sarriko eta San Ignazio auzoetan egingo da; Euskararen Etxea San Ignazio auzoan kokatzen da.

Horretarako, urriaren 1etik urriaren 21era auzoetako hainbat lekutatik ibiliko dira furgoneta batean oroitzapenak jasotzen, tartean, argazkiak, bideoak eta artxiboak. “Furgoneta horretan auzokideek haien dokumentuak ekarri ahalko dituzte eta dokumentu horiei buruz galdetuko zaie, denon artean auzoen historia kontatzeko”.