Alberto Barandiaranen “Gurea falangista” kronika aurkeztuko du Susa argitaletxeak

2021-10-04

Alberto Barandiaran Amillano (1964, Altsasu) idazlearen Gurea falangista liburua aurkeztuko du Susak ostegunean, urriak 7, Donostiako Udal Liburutegian, 11:30etik aurrera. Liburua Saiakera atalaren baitan plazaratuko da.

Hauxe kontatzen da liburuan: “80 urte bete zituenean, luzez gordean izandako libreta gris bat erakutsi eta “egin nahi duzuna” esan zion amaginarrebak Alberto Barandiaran Amillanori. Honek ziztuan ulertu zion esaten ari zitzaiona: “Egin ezazu zerbait”.

Libreta hura Luis Fernandez Arregirena zen, Errepublikaren kontra 1936an altxatu zen anaia zaharrenarena. Lemoaitzen hil zuten arteko gerra ibilerak idatzita zituen han. Eta libretaren lerroen artean, galderak ondorengoentzat: zerk eraman zuen udal idazkari izan nahi zuen 18 urteko gazte hura Falangen izena ematera? Zerk, aurretik EAJn militatu zuen hura, garaiko Altsasun halako tradiziorik ezagutu gabea zena?

Haren arrastoari segika abiatu zuen erreportaje-kronika hau Barandiaranek. Artean ez zekien, ordea, beste izen bat aterako zitzaiola bidera: Pablo Amillano Baztan. Bere aitona falangista”.

Barandiaranek beste bi liburu plazaratu ditu Susa argitaletxean: Ez zaigu ahaztu (1998) kronika eta Mundu txikiak (2005), biak ala biak Narratiba sailean.