Euskal Idazleen Elkarteak Geroa, hemen hitzaldi zikloa antolatu du aurten ere, BBK Kunaren laguntzaz.
Hala, martxoaren 26an lehen hitzordua izango da, Bilboko BBK Kuna eraikinean, 19:00etatik aurrrera: Alaine Agirre, Patxi Zubizarreta eta Irati Goikoetxea etorkizuneko gorputzen iguruan arituko dira.
Ondoko galderak izango dituzte hizpide: “Nola biziko dugu gorputza etorkizunean? Identitatearekin lotuko al dugu? Generoarekin? Zein izango dira erreferente estetikoak? Guztiok izango al ditugu ciborg gorputzak?”