44. Euskal Zine Bilera formatu fisikoan egingo da, online aukera alboratu gabe

2021-04-14

“Jaialdiak ohikoa den formatu fisikoa berreskuratzeko ahalegina egingo du, iazko online edizioaren alde batzuk mantenduz”, iragarri du Euskal Zine Bilerak. “Azken urteetan egin den antzera, euskal ikus-entzunezkoaren iragana, orainaldia eta etorkizunak bat egiten jarraituko dute 44. Edizioan”, nabarmendu dute antolatzaileek.

Hala, azaroaren 20tik 28ra egingo da Euskal Zine Bileraren 44. edizioa, “euskarazko ikus-entzunezkoen markoaren barnean aurkitzen diren eragileekin lanean jarraituko du, bertan aurkitzen diren profesional, amateur edota zaleen errealitateak hobeto ezagutzeko eta interesa izan ahal duten pertsonak erakartzeko”.

Bileraren baitan egin ohi den jarduera nagusia lehiaketa da, “Euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian”. Bada, aurten, lanak aurkezteko epemuga irailak 8 izango da, eta hauexek izango dira sariak: Sari horiek ondorengo hauek izango dira: Zuzendaritza onena, 1.600,00 €; Gidoi onena, 1.600,00 €; Film onena 1.900,00 €; eta, azkenik,Ikusleen saria 750,00 €. Kontsultatu lehiaketaren oinarriak.

Azkenik, Euskal Zine Bilerak eta Zinegoak festibalak lankidetzan sakontzen segituko dute. Elkarlan horren emaitza apirilaren 23an ikusi ahalko da, Lekeitioko Ikusgarri aretoak Zinegoakeko film esanguratsuenak batuko baititu ZG Hedapena saioan, 19:00etatik aurrera.