“Mihiluze” lehiaketa udaren ondotik bueltatuko da ETB1era

2022-07-08

Bere garaian euskaldunon artean sekulako arrakasta erdietsi zuen lehiaketa udazken honetan itzuliko da ETB1era, hain justu, irailean, eraberrituta baina orduko esentzia mantenduz.

“Euskaldunontzat erreferente bilakatu zen lehiaketa udazken honetan itzuliko da ETB1era, eraberrituta baina orduko arima galdu gabe”, iragarri du EITBk.

Orio Produkzioak ekoiztetxeak egingo du saioa, eta ETBko programazio berriarekin batera estreinatuko da Mihiluze lehiaketa udaren ondotik. Astelehenetik ostegunera ikusi ahal izango da, 21:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

“Ehundaka izan ziren Mihiluze saioan parte hartu zuten lehiakideak eta sekulakoa izan zen euskaldunongan utzi zuen arrastoa. Tribuaren berbak, Imintzioka, Esamesak… bezalako proba ezagunak ikusiko ditugu berriz, baina guztiz eraberrituak. Lehiaketa entretenitua, jostaria eta umoretsua izango da; ondo pasatzeaz gain, irribarre batekin ikusteko moduko saioa. Edonola ere, tentsioa ez da faltako, batez ere saioak aurrera egin eta zakua irabazteko aukerak handitu ahala”.

Lehiaketan parte hartzeko, mihiluze@orioprodukzioak.eus helbidean edo 660991766 telefono zenbakian edo WhatsAppean eman beharko da izena. Lehiakideak aukeratzeko castingak udan hasiko dira.

Informazio gehiago, hemen.