“10 minututan” podcastak MOOC bat jarriko du zure bizitzan

2019-05-14

ZuZeu orainkariak 10 urte beteko du hil honetan, eta urteurren horren harira, hiru podcast abiatu ditu. Horietako bat, Maite Goñik zuzendutako 10 minututan da, zeina Azkue Fundazioak babestuko duen. Podcast horrek hizkuntza eta teknologia lotuko ditu, eta asteazkenero egingo da. Bada podcast horren bigarren saioa sarean duzue eskuragarri: Jarri MOOC bat zure bizitzan!.

“Arraina platerean ala arrantzan ikasi, zer nahiago duzu? Hezkuntzak ikaragarri eboluzionatu du azken hamarkadetan. Sareak eta tresna teknologiko berriek norbanakoari eta bakoitzaren erritmoari doitutako ikastaroak sortzeko bideak eman ditu. Ez dakizu zer den MOOC bat? Eta SPOOC edo NOOC bat? Ba adi Maite Goñiri, 10 minututan azalduko baitizu”.

ZuZeuren arabera, “hezkuntza eta teknologia lotzen dituen hariari tiraka azken joerak, aplikazioak eta trikimailuak ekarriko ditu Maite Goñik 10 minututan saiora. Labur bezain zehatz askatuko dizkigu teknologiak sortzen dizkigun korapiloak. Ikasteko garaia da”.