Irailaren 26an Hizkuntzen Europako Eguna ospatuko da, hizkuntzen ikaskuntza eta erabilera etengabea sustatzeko, Europako hizkuntza- eta kultura-aniztasuna babestu eta bultzatzeko eta eleaniztasuna eta kulturen arteko komunikazioa indartzeko.
Data berezi hori dela eta, Euskararen Etxean haur eta familientzako jarduera antolatuko da: Hizkuntzen Mundua.
Jardueraren bitartez, etxeko txikienak hizkuntzen aniztasunaren garrantziaz eta aberastasunaz jabetuko dira modu dibertigarrian.
Jardueraren ezaugarriak:
Data: irailak 26an
Ordua: 12:00etan
Non: Euskararen Etxean
Norentzat: LHko ikasleentzat
Sarrera: doan
Egin erreserba:
info@euskararenetxea.eus / 94 402 80 81






