Iragan azaroaren 3an abiatu genuen Euskararen Etxeko Lantoki Kooperatiboan edo coworking gunean jarduteko deialdia. Deialdia dagoeneko ebatzi da, eta hauexek dira gurean arituko diren hamar eragileak:
Horiei Azkue Fundazioa gehitu behar zaie, zeinak Euskararen Etxea kudeatzen duen.
Eragileok sinatutako hitzarmenaren arabera, bi urtez egongo dira lanean Euskararen Etxean, 2026tik 2027ra bitarte. Halaber, Lantoki Kooperatiboan arituko diren eragileok urtero jarduera ireki bat antolatu beharko dute Euskararen Etxean.
Lantoki kooperatiboaren helburu nagusiak hauexek dira:
- Euskararen Etxeak desberdinen arteko elkarlana sustatu gura du lantoki kooperatiboaren bidez; era berean, euskarazko jardunari babesa eman nahi dio.
- Euskararen Etxeak euskararen sustapen eta hedapenean eragitea du helburu. Hori dela eta, lantoki kooperatiboan lan egiteko aukera izango dute euskara helburu edo misio duten entitate, elkarte edota norbanakoek.
- Doako erabilera eskaintzea.






