Euskararen Etxeak ondutako eta Susa argitaletxeko editore ohi Gorka Arresek apailatutako erakusketa ibiltaria Donostiako Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean izango da azaroaren 11tik 2026ko urtarrilaren 9ra bitarte.
Erakusketa Donostia Kulturak urtero antolatzen duen Literaktum literatura-jaialdiaren egitarauren barruan dago.
Azaroaren 13an, gainera, Gorka Arrese, idazle eta kazetariak, berak komisariatutako Liburuaren arbola erakusketara bisita gidatua zuzenduko du, 18:30etik aurrera.
Zuhaitz baten modukoa da liburua. Arnasa ematen du: babesa eta itzala, edertasunaren plazera eta argiaren sintesia. Zure jakin mina, pentsamenduak eta hizkuntza oxigenatzen ditu eta zabaldutakoan, besarkatu egiten zaitu: zure irudimena eta inteligentzia kilikatzen ditu. Abentura bat da irakurtzea, desiraren eta askatasunaren lurralde zirraragarrietan barrena.
Liburuaren fisionomia aztertu eta euskal literaturara hurbiltzen gaituen erakusketa da Liburuaren arbola.
Informazio gehiago, hemen.







