Bisita birtuala

Ikastetxeei eta taldeei zuzendutako zerbitzua da.

Euskararen Etxeko Interpretazio Zentroa modu birtualean bisitatzeko aukera izango dute talde eta ikastetxeek.

Edukiak gidari espezializatu baten eskutik jasoko dituzte, modu dinamiko eta parte-hartzailean.

  • Ikastetxeen kasuan, DBH 3-4 eta Batxillergoko ikasleentzat izango da, baita Lanbide Heziketako ikasleentzat ere. Bisita euskaraz egingo da.
  • Taldeei dagokienez, 14 urtetik gorako norbanakoez osatutako taldeentzat (gutxienez lau lagun) izango da. Bisita euskaraz egingo da.

Bisitan parte hartzeko Interneterako konexioa baino ez da behar.

Doakoa da.

Erreserbak: 944 028 081 (Erreserbak gutxienez bisita eguna baino bi egun lehenago egin beharko dira)